Kaixo lemitar txit agurgarri hori!
Agian dagoeneko konturatuko zinen, Lemmy.eus-en federazioa martxan jarri dugu! Zer esan nahi du honek? Lemmy.eus fedibertsoaren parte den heinean, aukera daukagula gure instantziatik kanpo dauden edukietara harpidetzeko (beti ere, federatutako instantzia horiek gure arauak betetzen badituzte) eta bertan parte hartzeko (adibidez, gure lemmy.eus erabiltzailearekin kanpoko edukiak bozkatzeko edo iruzkintzeko).
Hiru fitxa ikusiko dituzu lemmy.eus-en hasiera orrian: Harpidetuta, Lokala eta Guztiak.
Webgunearen goiko aldean zure izena agertzen den lekuan klik eginez gero, zure ezarpenak aldatu ditzakezu. Ordena-mota eremuak aipatutako 3 aukerak ditu eta lemmy.eus-era sartzen zaren bakoitzean lehenetsita zein fitxa ikusiko duzun ezartzen du. Adibidez, euskarazko eduki lokalak bakarrik ikusi nahi badituzu, zure ezarpenetan Lokala aukeratu dezakezu; era horretan, zuk espresuki aukeratu ezean ez dituzu kanpoko edukiak ikusiko.
Egin probak eta gozatu!
Edonolako zalantzarik baduzu egin iruzkin bat hemen edo sortu bidalketatxo bat Lemmy.eus laguntza komunitatean. Federazioa zure interesekoa izatea espero dugu :slightly smiling face:
Agur tβerdi.
Informazio gehiago:
Hemen Lemmy.eus webguneari buruzko albiste eta jakinarazpen garrantzitsuak argitaratzen dira.
Mesedez, ez idatzi hemen. Komunitate honetan, iragarpenak administratzaileek bakarrik egiten dituzte.
Oso lagungarria. Eskerrik asko!!!