Streaming eta harpidetza bitartezko zerbitzuak utzi nahian, gailuan daukadan musika erreproduzituko duen software libreko aplikazioren baten bila nabil, Androiderako. Bilatzen dut:

  • gailuko *.mp3 fitxategiak erreproduzitzea, albumaren edo artistaren arabera antolatu eta entzun ahal izatea (honetarako, ia edozeinek balio dezake)
  • erreprodukzio zerrendak sortu eta kudeatu ahal izatea (abestiak gehitu/ezabatu), beste gailuekin partekatu eta segurtasun kopiak erraz egiteko moduan (horrelakorik ez dut aurkitzen!)

Nire buruan *.mp3 fitxategiak erreproduzitzen dituen bezela, horrelako aplikazio batek ezarritako karpetaren batean sortu eta kudeatuko lituzke *.m3u fitxategiak… baina ez da hala.

Nola egiten duzue? Aplikazio gomendagarririk?

    • MirenOP
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      4 years ago

      Eskerrik asko @mikelgs@lemmy.eus ! Bai, VLCk irakurtzen ditu m3uak, baina mugikorrean behintzat ez ditu aldatzen. Erreproduzitu ere egiten du, baina interfazea bideo aukerak-eta ere agertzen ditu eta nahasia gertatzen zait. Nahiago dut musikarako bakarrik izango den aplikazio bat, eta beste iruzkin honetan aipatu dudan bezala aurkitu dut bat balio didana.

      • mikelgsA
        link
        fedilink
        arrow-up
        1
        ·
        4 years ago

        Ni ere ez nago erabat gustura VLC-rekin, beraz Vanilla Music probatuko dut, itxura ona du. Ze pozgarria software librean aukera ederrak konparatuz ibili ahal izatea!