Gasteizen 3 urtetan zehar usaindu’et kirats biziki desatsegin bat Bulebar aldean, zehazki Zaramaga kalea eta Kantabrikoaren hiribidearen arteko loturan. Ipar haizeak jotzean, Gasteizko erdigunetik ere usaintzen da kiratsa.
Irakurri det 2017an bazegola Gasteizko ipar-mendebaldean arrain-kiratsa botatzen zun fabrika bat, baño hoi ez dala nahiko ziur dakat.
Uste ezberdinak entzun ta pentsatuitut:
- Autoen kutxadura, juxtu errepide nagusi baten inguruan haste dalako usaia.
- Hor inguruko larru-fabrika edo beste industria bat.
- Jakinmiñ hau asetuko dian besterik?
Aukerak: • Juan Alsonso e hijos, larru-fabrika • Lascaray (Lea) • Michelin Zein baino zein kutsagagarriago baina ea nor aurkitzen duzun Gasteizen ezer txarrik esango duenik Michelini buruz!
Oraitxe bururatu zait, konposta izan daiteke? Ostiralero eguerdian konposta ematen omen diote nahi duten gasteiztarrei (zakua eraman behar da). Ez naiz inoiz joan eh? Baina entzuna dut. Agian hiri konpostagailua dago eta hortik usaina.
Ez dut uste. Konposta ongi egiten bada (eta Gasteizen horrela arituko dira seguraski), ez da inolako usain txarrik ateratzen, ez sortze prozesuan, ezta amaierako konpostean ere.
Ez, gañea usaia nahiko erredura kimikoana da. Gasolinatan edo beste tankerako produktu artifizial batetan beratutako haragia sutan erreko balute bezela (ez da txantxa, animali-erre ta kimiko-erre nahasketa bat da usaia)