Kaino lagunak! Atzerrian bizi naiz aspaldidanik eta oso atsegin dut nire e-readerrean irakurtzea. Euskal literatura ere bertan irakurri nahiko nuke, baina booktegi.eus-en bakarrik aurkitu dut. Amazon-ek baditu liburuak euskaraz eta erosi hutsarekin nire Kindle-ean izango nituen arren, gurago dut euskal literatura euskal dendetan erostea. Elkar-en ere begiratu dut baina itxuraz ez dauka epub/mobi aukerarik.
Ezagutzen duzue euskal e-liburuak erosteko beste on-line dendarik?
Aupa, Joseba:
Hau irakurri gabe neukan. Bere garaian eliburutegia.eus existitzen zen baina honengatik ordezkatu zutela uste dut: http://www.eliburutegia.euskadi.eus/
Egia esan ez dakit hor liburuak zein formatutan dauden, baina tira. DRM kontu ilunen bat datorkit gogora… espero dut oker egotea!
Edonola ere, epub/mobi aipatzen duzu. Formatu bihurgailurik dagoen begiratu duzu?
Goraintzixak!
Iaz konfinamendu garaian ni saiatu nintzen, baina liburuek DRMa zeukaten eta Adobe Digital Editions programa erabiltzera behartzen zintuzten (Linux banaketetan Winerekin funtzionatzen omen du). Ez dakit geroztik gauzak aldatuko ziren. https://mastodon.eus/@aldatsa/103889058942962743
DRM horrek zer suposatzen du? Nik liburu elektronikora (Kobo markakoa daukat) pasa nahi nituzke eLiburutegiko liburuak. Ezin da? Behin saiatu nintzen (ordenagailuan Linux) eta ezin nuen deskargatutakoa ondo ireki, galdu nintzen.
DRM industriak bere etekinak artifizialki puzteko helburuarekin sortutako teknologia bat da (informazio gehiago adibidez euskarazko Wikipedian). Egileen eskubideak defendatzen dituzten aitzakia erabiltzen dute baina benetan oinarrizko eskubide batzuk urratzen dituzte. Software librearen ikuspegitik eraso galanta da beraiei lizentzia bat erosi ezean DRM duten edukiak kudeatu ezin dituzulako. Demagun PDFak ikusteko edo bideoak jotzeko software libre bat garatu duzula. Ordaindu ezean ezingo duzu DRMdun edukirik erreproduzitu eta zure softwareak beste batzuk baino mugatuagoa izango da. Hori da adibidez Mozillak Firefox-ekin hartu behar izan zuen erabaki zailetako bat. DRMri euskarria emanez, teknologia kaltegarri hori zabaltzen laguntzen duzu eta euskarririk ematen ez badiozu zure proiektua kaltetzen duzu… DRM EZ!
Ulertu nuenagatik Adobe Digital Editions izeneko programa instalatu behar da eta horren bidez kargatu liburu elektronikoak. Bestela ezin da. Koboren webgunean hau aurkitu dut: https://help.kobo.com/hc/en-us/articles/360017814074-Add-eBooks-with-Adobe-Digital-Editions-
Adobe Digital Editions-ek Windows eta Mac-erako bertsioak ditu, baina ofizialki Linuxerako ez. Horregatik esaten nuen Wine-rekin funtzionatzen omen duela. Ez dakit. Ez nuen probatu. https://www.winehq.org/
Eskerrik asko!! Ikertu behar dut eta, nobedaderik banu, hemen abisatuko 👍
Egia esan DRM teknologia nola inplementatzen den ez daukat batere argi. Kindle-aren liburutegia Calibre (GPLv3) erabiliz sinkronizatzen dut eta epub - mobi formatuen arteko bihurtzailea ere badakar. Liburutegi digitala mantentzeko software oso ona da. Ez dut inolako arazorik izan e-liburuak Calibren bertan irekitzeko, eta ez dut probatu, baina Amazon-en webgunean erosi ditudan liburuak Calibre-rekin ordenagailura pasatu eta arazorik gabe irakur ditzakedala uste dut.
Eskerrik asko ekarpenarengatik. Zoritxarrez elibutuegia jausita dago. Ze arraroa administrazioko webgune bat jausita, ezta? 🤪