Administratzaileok webguneko parte-hartze arauetan ondoko hau gehitu dugu:

10.5. Pornografia. Biluztasuna, pornografia eta eduki sexual esplizitua ez dira onartzen, artisten irudikapenak barne.

Talde irekia garenez, neurri honen egokitasunaren inguruan eztabaida sustatu nahi dugu, hausnarketari lekua egin. Zein da zure iritzia aldaketa honi dagokionez?

  • Miren
    link
    fedilink
    2
    edit-2
    3 years ago

    Niri ondo iruditzen zait neurri batean baina agian bananduko nituzke biluztasuna eta pornografia/sexualizazioa. Diot esperientziagatik, edoskitzearen bueltako laguntza taldeetan ibiltzen naizelako eta gune batzuetan ezinezkoa izaten baita askotan argazkiak partekatzea, emakumezkoen bularrak ikus daitezkeelako (bide batez, gehienetan gizonezkoen bularrak ez dira berdin tratatzen). Arau berriak era honetako aktibitatea debekatuko luke Lemmy.eus-en, esaterako.

    • @PorruMA
      link
      fedilink
      13 years ago

      Nik berdin ikustet, beste kasu batzutan ere gertatu daitekena. Ni biluztasuna baimentzekoan aldekoa naiz.