Alkatxofa, artixot edo orburu kontserba egiteko prozedura jasotzeko gogoa nuen aspalditik. Araban ikasi dut hau egiten, urtero apirilaren amaieran edo maiatzean, familia osoa elkartuta. Hauek dira 2021eko zifrak:

  • 91 dozena alkatxofa (1000 ale inguru) 264€
  • 3,5 kg limoi: 10€
  • Flaskoentzat tapa berriak: 17€
  • Flaskoak urtean zehar gordeak, doan
  • (+ ura + gatza)

Guztira 110 flasko atera dira, bakoitzaren kostua 2,65€ izan da (gure goiz pasa doan, noski).

Bitxikeria: 7000 m2 dauzka 1000 orburu eman dituen soroak.

Dokumentu honetan azaldu dut prozedura.

OHARRA: ez erabili prozedura hau beste edozein barazkirekin. Zainzuriak eta bestelako produktu batzuk arriskutsuak izan daitezke, botulismoa eragin dezakeelako gaizki eginez gero.

  • mikelgsOPA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    edit-2
    3 years ago

    Aurreko batean denda ekologiko batean hiru markatako orburu kontserbak ikusi nituen. Fraskoa 2,65€ atera zitzaigun guri etxean (gure lana kobratu gabe, noski) eta dendakoak garestiagoak direla ikusi nuen. Gureak goxoagoak gainera, noski! ;-)

    PD: datorren urtean hegaluze eta tomate kontserba dokumentatzen saiatuko naiz.