Kaixo! #Pixelfed eta #Pleroma bateragarriak eta elkar federatzen dutela irakurri dut, eta probatzen ari naiz ea horrela ote den. Kasu hontan Pixelfed.eus eta fe.disroot.org (Disroot-en Pleroma zerbitzaria)-ekin. Nire bi kontuekin jarraitzen banaiz ere, pleromatik “onarpenaren zain” nagoela agertzen zait… ba al dakizue zer izan daitekeen? Eta nori galdetu, hau da Pixelfed edo Pleromaren arazoa ote? :/ Federazioaren arazotxoak… ;)

  • @aldatsaA
    link
    12 years ago

    Mastodon.eus-eko nire kontutik zure Pixelfed.eus-eko kontua arazorik gabe jarraitu dut:

    • @mikelgsA
      link
      1
      edit-2
      2 years ago

      Eta nik orain nire Pixelfed.eus-etik Izaro jarraitu dut (@izarobasurko@fe.disroot.org)

      • Izaro
        link
        fedilink
        12 years ago

        Eta nik orain lemmy-ko zure kontua!! Hau da hau!! Federazioan elkarlotuta baino korapilatuak gaude!