Pixelfed eta Pleroma

Kaixo! #Pixelfed eta #Pleroma bateragarriak eta elkar federatzen dutela irakurri dut, eta probatzen ari naiz ea horrela ote den. Kasu hontan Pixelfed.eus eta fe.disroot.org (Disroot-en Pleroma zerbitzaria)-ekin. Nire bi kontuekin jarraitzen banaiz ere, pleromatik “onarpenaren zain” nagoela agertzen zait… ba al dakizue zer izan daitekeen? Eta nori galdetu, hau da Pixelfed edo Pleromaren arazoa ote? :/ Federazioaren arazotxoak… ;)

@aldatsa
admin
link
fedilink
1urte bat

Pleromaren beste erabiltzaile batek ere zure arazo bera izan zuen duela hilabete (ez dut elkarrizketa osoa irakurri) https://git.pleroma.social/pleroma/pleroma/-/issues/2790

@aldatsa
admin
link
fedilink
1urte bat

Mastodon.eus-eko nire kontutik zure Pixelfed.eus-eko kontua arazorik gabe jarraitu dut:

@mikelgs
admin
link
fedilink
1
edit-2
urte bat

Eta nik orain nire Pixelfed.eus-etik Izaro jarraitu dut (@izarobasurko@fe.disroot.org)

Izaro
link
fedilink
1urte bat

Eta nik orain lemmy-ko zure kontua!! Hau da hau!! Federazioan elkarlotuta baino korapilatuak gaude!

@mikelgs
admin
link
fedilink
1urte bat

Ezin lagundu… 😅 ea zortea duzun, gauza berriekin… denok ikasten!

@izaro
creator
link
fedilink
3urte bat

Ei!! Mila esker zuen erantzunengatik! Badirudi orduan #Pleroma aldetik dagoela “akatsa”… saiatuko naiz Disrootekoekin komentatzen! Mila esker estekagatik eta hartutako lanagatik! Ikasten jarraitzen dugu!! ;)

Fedibertsoa
!fedibertsoa
Create a post

Fedibertsoa delakoa, puri-purian dago. Astero instantzia berri bat, software edo protokolo bertsio berri bat kaleratzen da eta zerbitzari desberdinek elkarlana ahalbidetzen dutenez, aukerak anitzak dira. Mundu hori gogoko baduzu edo berataz gehiago ikasi edo eztabaidatu nahi baduzu, harpidetu komunitate xume honetara. Ea denon artean abiadura bizian hazten ari den federatutako unibertsoa hobexeago ulertzea lortzen dugun!

Jakin beharreko lehenengo gauza: webgune honek darabilen Lemmy bera, fedibertsoaren osagaietako bat da: https://kaixo.lemmy.eus/#fedibertsoa

  • 0 users online
  • 1 user / day
  • 1 user / week
  • 3 users / month
  • 6 users / 6 months
  • 51 subscribers
  • 78 Posts
  • 100 Comments
  • Modlog