Bazterretan entzuten denari jaramon eginda, polimaitasun harremanak gero eta normalduagoak daude. Nekez animatzen gara, ordea, esperientzia konkretuez hitz egitera, eta nik behintzat faltan botatzen dut. Ez naiz “kurrikulumaz” ari, noski (gerra-hegazkin pilotuek eraitsitako abioi bakoitzeko egiten duten koskak nola), baizik eta zerbait sakonagoaz: harremanok kudeatzeko moduaz, era eraikigarrian eramateaz, agertzen diren arazoei heldutasunez aurre egiteaz… Izan ere, arlo honetan -ezinbestean- eskema guztiak gainditzen dituen errealitate ezin anitzagoa dago, eta ezin gara teoria edo jokabide-eredu bakarraz aritu. Artikulu pare honetan gaiaren zioari oso ongi heltzen zaiola uste dut.

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2640/polimaitasuna

https://www.argia.eus/argia-astekaria/2642/polimaitasuna

Izan al duzue horrelako esperientziarik? Hura komentatzeko gogorik?

  • UnxOPM
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Bestelako harreman hierarkizatuak, edo etiketaz ezberremovedak (bikote, maitale, lige…)

    Esaldi horretako “ezberremovedak” hitza! :-)