Gaztelerako liburu tekniko bat euskeratzen ari naiz eta horren harira “hiztegi” moduko bat sortzen nabil, niretzako apunte gixa izan dadin, baina edonork kontsultatu edo iradoki ahal izateko moduan. Horretarako Github eta Gitlabeko repo bana sortu ditut “proiekturarekin”.

Ezagutzera emateaz gain, laguntza eskatzera ere banator. Zenbait hitz dauzkat ongi nola itzuli ez dakidala, horietako batzuk, datu motekin erlazionaturik (tipado dinámico, tipado estático, fuertemente tipado, etab…) eta eskertuko nuke edozein proposamen.

  • [?] Tipado: Datu-mota
  • [?] Tipado dinámico: Datu-moten esleipen dinamikoa
  • [?] Tipado estático: Datu-moten esleipen estatikoa
  • [?] Tipado fuerte / fuertemente tipado: Datu-moten esleipen sendoa / tipatze sendoa
    • OHARRA: Datu-moten esleipen dinamikoa kontzeptua UEUko euskerazko liburu batetik atera nuen eta onatzat eman nuen hasiera batean, baina “Tipado fuerte” bilatzerakoan Elhuyarren intzultzaileak “Tipatze sendoa” iradoki dit, eta nolabait erderakada eman badezake ere, nik aurkitzea espero nuenaren antza gehiago dauka.
  • TxopiA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    4 years ago

    Kontzeptu eta aurrerapen guztiak ingelesetik datozen esparru batetan, gidak ingelesez, tresnak ingelesez, laguntza webguneak ingelesez, galdera-erantzunen foroak ingelesez… izanik, euskarazko hiztegi bat prestatzekotan euskara-ingelesa izatea espero nuen. Euskara-gaztelania bada, niri ez dit askorik esaten aspaldi informatzen bainaiz zuzenean ingelesetik, tutorial, bideo, eskuliburu eta abarrak denak ingelesez baitatoz. Gero eta euskaldun gehiagok egiten dugun zerbait dela esango nuke. Beraz, gaztelania mantendu nahi baduzu, behintzat ingelesa gehitzea gomendatzen dizut, hitz batzuk zer ote diren asmatzen ibili beharrik ez izateko (gaztelaniazko ordainak oso arrotzak egiten zaizkit eta ez didate laguntzen).

    Typing euskaratzea ez zait bat ere erraza iruditzen. Zailtasunak aurkitu izana ulergarria da oso. Programazio lengoaietako strong vs weak typing delakoari buruz, gai hauek oso ahaztuak ditut, baina beti pentsatu dut programazio lengoiak idatzi ohi direla eta kasu horretan sintaxia edo zeinen zorrotza zen adierazi nahi zuela. Hau da, typing idazketari zegokiola.

    Baina type ingelesez mota edo tipoa ere esan nahi du, typing sailkatze moduko bat litzatekeelarik. Dirudienez, biologian ere typing hitza modue berean erabiltzen da: https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/en/typing

    Typing delakoa estatikoa edo dinamikoa dela adierazten denean, zure ustez idazketari erreferentzia egiten zaio ala sailkatze bati? Erantzunaren arabera, idazketa edo tipatzea/sailkatzea euskaratu zenezakeela otutzen zait.

    • PorruA
      link
      fedilink
      arrow-up
      0
      ·
      4 years ago

      Bat nator @Txopi@lemmy.eusrekin: itzulpenak ahalik eta zuzenenak izatea komeni da; horregatik, ulergarriena ingelesetik euskeratzea da, gaztelerak akats edo gaixkiulertu dexenet sortu ditzazkelako (eta zuzenean beste kultura baten menpe dagon hizkuntza dalako)

      Hoi alde batera utzita, Txopik dion “Tipatze/Sailkatze” eta “dinamiko/estatiko/sendo” erabiliko nituzke!

      • IbaiimazOP
        link
        fedilink
        arrow-up
        0
        ·
        4 years ago

        Oraintxe ikusi dut erantzuna. @Txopi@lemmy.eus ri aipatu diodan moduan, nire erreferentziazko hizkuntsa software garapeneko kontuekiko ingelesa da noski (nahiz lanean eztabaida asko gazteleraz ditudan eta beraz gaztelerazko terminoligia ezaguna egiten zaidan), baina kontua da itzultzen ari naizen liburua gazteleraz dela eta beraz, zalantzazko hitzak behin nola itzuli erabaki ostean, modu konsistente batean liburuan zehar beti berdin itzultzeko hasi nuen hau guztia.

        Horregatik da gaztelera erreferente hiztegi horretan. Beharbada liburua itzultzeaz bukatzean, edo ingelesa gehitu, edo zuzenean gaztelera honengatik ordezka nezake, baina momentu honetan hori egingo banu itzulpen prozesuaren kalterako litzateke.

        Milesker dena den zure iritziagatik ere!

        • PorruA
          link
          fedilink
          arrow-up
          2
          ·
          edit-2
          4 years ago

          Bikain! Batzutan gehiegi hitzeite deu jakin gabe :-P

          Aurrea ba, ta zalantzak badituzu galdetu! Jakin ere Librezale txata dakazula, softwareen euskeratzeei buruz aritzeko:

    • IbaiimazOP
      link
      fedilink
      arrow-up
      0
      ·
      4 years ago

      Erabat ados nago ingelesa dela Software munduko hizkuntza ofiziala eta nik ere informazio gehieni ingelesez irakurtzen dut, baina egia da ere, hurbiltasunagatik, estatu espainiarreko jende ugari ezagutzen dudala gazteleraz idazten duena bai glog eta baita liburuetan, eta egiten dituzten ekarpenak interesgarriak iruditzen zaizkidanez, hauek ere irakurtzen ditut. Ez nukeena sekula egingo da izatez ingelesez idatzirik dagoen liburu bat, gaztelerara itzulita irakurtzea, baina jendeak euskeraz idaztea ulertzen dudan moduan, ulertzen dut ere bere lehen hizkuntza gaztelera den jendeak hizkuntza horretan idaztea, eta nik, gaztelera ulertzen dudanez, irakurri egiten ditut. Katalana edo Alemana jakingo banitu, interesgarria iruditzen zaidan edozer gauza irakurriko nuke hizkuntza horietan ere.

      “Hiztegi” zehatz honen kontura itzulirik, esan bezala, sorrera itzultzen ari naizen liburuan dago. Liburu hau gazteleraz dago, eta enaiz berau itzultzen ari gazteleraz dagoelako (ez daukat ezer berezirik gazteleraren alde), baizik eta lagun batek idatzia delako, eta kontatzen duena interesgarria iruditzen zaidalako. Hiztegia honen sorrera, liburu hau itzultzeko nire “txuleta” denez, horregatik da Gaztelera-Euskara. Interesgarria izango litzatekeela Ingelesa-Euskera aukera gehitzea? Erabat ados. Baina gaztelerako atala mantenduko ez banu, ez luke niretzako zentzurik izango, egungo egoera zehatzean behintzat. Modu berean, edozein ekarpen ongi etorria da, eta Pull Requestak onartzen dira.

      Eta bukatzeko, Typing delakoa nire ustez sailkatze bati egiten dio erreferentzia, beraz Tipatzea/sailkatze da neri gehien enkajatzen didaten hitzak, ta Tipatzek nire buruan oraindik zehatzago adierazten du.

      Milesker erantzunagatik.