Ez dakit konturatu zareten, baina Lemmy.eus instantzian ezin genituen epostak bidali, adibidez, pasahitza ahaztean pasahitz berria berrezartzeko.

Hasiera batean spam zerrenda batean geundelako zela uste genuen, baina azkenean arazoaren jatorria konfigurazioan zegoela aurkitu dugu.

Arazoa konponduta, berriz ere behar bezala bidaltzen ditu epostak gure instantziak. Barkatu eragozpenak!