Atzo bertan maitemina ta maitasunan arteko aldeaz hitzeiten ibili giñan, ta batek argudiatze zun maitemina “mina eragiten dun maitasuna” dala, alegia: maite+min
Nik zalantza haundiak ditut “min” gehigarri horrek “oinaze” esanahia dakan, hitz gehiotan agertze baita: lagunmin ta eskumin, kasu.
Ba al daki norbaitek “min” gehigarri hoi nundik datorren ta ze esanahi dakan? Euskaltzaindiak “Adiskideez-eta mintzatuz, lotura estukoa, barru-barrukoa” esanahia ere emate dio “min” hitzai.
Euskaltzaindiako hiztegiak aipatzen duen adiera hori bistakoa dela uste dut. Zuk zeuk aipatu dituzun adibideetan argi ikusten da: lagunmin, ikusmin. Ez du oinazearen adiera bakarrik. Etimologian sartu beharrik gabe, erabilerak argi uzten du nire ustez.
Etimologiara joz gero, barru-barrukoa adierazteko muin hitza ere badugula aipatuko dut, min partikularen oso antzekoa. Baliteke ahoskeraren eraginez kasu batzuetan “u” galdu izana (“burmuin” hitzaren kasuan ez da halakorik gertatu) edo biek nolabaiteko lotura izatea. Egia esan, mina berez gurputzaren barrenean sortzen den zerbait da beti eta ez da asko bilatu behar “muin” eta “min” hitzen artean lotura bat aurkitzeko.
Beraz, nik ulertzen dudan moduan, maitemina zure barrenetik, muinetik, maite duzuna litzateke (lagunmina bezala) eta horrek batzuetan mina eragin diezazuke edo bat ere ez.
Muin hitzak musu esanahia ere badu. Nik ‘eskuminak eman’ bezala ezagutu dut, norbaiti goraintziak emateko zentzuan. Eskuan minak eman? Ez nuen ulertzen… Gero ikasi nuen agurtzeko eskuan musu (muin) emateko ohituratik zetorrela. https://www.euskaltzaindia.eus/index.php?sarrera=eskumuin&option=com_hiztegianbilatu&view=frontpage&Itemid=410&lang=eu&bila=bai
Elizan ere entzun izan nuen umetan hitz hori, gabonetan Jesusen irudikapenari musu ematean: ‘eman diezaiogun muin Jesus haurtxoari’.