Osagaiak:
- Glutena
- Gari-irin integrala
- Nahi dituzun espeziak hautsan: baratxuri hautsa, tipula lehortua, piperrautsa, piperbeltza, ezkaia, ezamihilua…
- Soja saltsa
- Ura
- Salda-pastilla edo hautsa
Tresnak:
- Nahaste-ontzi bat
- Lapiko handi bat
Aukeran:
- 25x25 cm-ko kotoi-zapi garbiak
- 20 cm-ko kozinatze-sokak
- Zapi bat
Prozedura:
- Nahaste-ontzian nahastu:
katilukada 1 gluten,
1/4 katilukada irin,
3/4 katilukada ur,
1/4 soja saltsa eta espeziak.
Gero ondo-ondo nahastu. - Seitana nahi duzun tamainako bolatan zatitu
- Aukeran, emaitza dentsoa izan dadin, kotoi-zapietan bildu, estutu eta muturrak sokaz lotu.
- 10-20 minutu itxoin
- Lapiko handian ur asko irakin, nahi beste soja saltsarekin eta salda-pastillarekin.
- Seitana lapikoan irakin, 40-60 minutuz.
Gero, izozkailuan gorde daiteke, edo hozkailuan, eta zuzenean jan daiteke, edo fritijituta, labean, nahi bezala.


@Porru bai erantzun zenian, baino eskerrik asko jeje