Kaixo, Ez dakit noiz edo noiz hemendik honi buruz hitz egin dugun… baina irakurle asko daude Fedibertsoan, eta liburuak gomendatzeko, iruzkinak egiteko oso erabilgarria eta federatua den plataforma honen berri eman nahi nuke: https://bookwyrm.social/ Ez dakit duen lizentzia #SoftwareLibrea izan daitekeen, baina tira, lan polita da eta badirude gutxira bakoitzak egindako liburuen datuak esportatzeko aukera ere izango del (csv formatuan), beraz bakoitzak irakurritakoa gogoratzeko ere balio dezake! ;) ANTI-CAPITALIST SOFTWARE LICENSE (v 1.4) Bide batez, Euskarazko itzulpena %38an dago soilik… norbaitek lagundu nahiko balu! ;) https://translate.joinbookwyrm.com/project/bookwyrm/eu
Nik erabiltzen dut duela denbora bat Goodreads-en ordez, eta batetik bestera datuak pasatzea oso erosoa izan zen. Liburuak gehitzea ere erraz egiten da, baina ez dut asmatzen dagoeneko datubasean dagoen liburu baten edizio bat sortzea… hau pendiente daukat.
@mikelgs, ez dakit zergatik diozun ez diozula zentzurik bookwyrm.eus moduko instantzia bati… mastodon.eus edo lemmy.eus dauden bezalaxe. Besterik da norbait lan hori hartzeko prest egotea, baina "zentzu"ari dagokionez… nik ez dut alderik ikusten.
Barkatu berandu erantzutea, Librezale txatean Txopik esan zuen hau itsasten dizut:
"BookWyrm instantzia bat sortu genuen probetarako eta konturatu ginen euskaldunek hainbat erdal eduki igoko zituztela eta softwareak ez duela hizkuntzaka iragazteko aukerarik ematen (hau ez da konpontzen erraza hizkuntzak kodetu ere ez direlako egiten: Basque, basque, euskara, euskera…)
Softwarea euskaratzeak merezi badu ere, bildu ondoren erabaki genuen ehuneko handi batean euskaraz egongo ez zen instantzia bat kudeatzeko lana ez hartzea."
Hobeto ez nuen azalduko nik, eta Txopirengandik ikasi nuen “kopiatzea ez da lapurtzea”… 😄