Orain arte erabiltzen genuen 0.17.4 bertsiotik 0.18.3 bertsio berrienera eguneratu dugu Lemmy.eus.

0.18.0 bertsioan aldaketa handiak egin zituzten garatzaileek. Horien artean:

  • Websocket-en ordez HTTP APIa erabiltzen du orain Lemmyk. Horrela zerbitzariari lan gutxiago ematen dio.
  • Bi faktoreko autentifikazioa.
  • Emoji pertsonalizatuak gehitu ditzakete administratzaileek.
  • Web aplikazio progresibo bihurtu dute, hau da, euskarria ematen duten nabigatzaileetan instalatu daiteke.
  • Errore-mezu txukunagoak.
  • Itxura garbiagoa Bootstrap 5 erabiliz.
  • Datu-basean optimizazioak.
  • [ENG] Aldaketa guztien zerrenda: https://github.com/LemmyNet/lemmy/releases/tag/0.18.0

0.18.1 bertsioaren aldaketa nagusiak:

0.18.2 bertsioa segurtasun eguneraketa bat izan zen:

  • Beste Cross-site scripting (XSS) segurtasun ahulgune bat zuzendu. Emoji pertsonalizatuen kodearen errore bat erabiliz administratzaileen saio hasierako tokenak eskuratu zitzaketen erasotzaileek.
  • XSS motako ahulguneak eragozteko asmoz Content Security Policy-an lineako JavaScript kodea debekatu da.

0.18.3 bertsioaren aldaketa nagusiak:

  • Datu-baseko kontsulten optimizazio handiak, zerbitzariaren PUZaren erabilera nabarmen txikiagotzen dutenak.
  • Datu-basearen tamaina %80an txikiagotzen duten aldaketak federazioaren aktibitatea gordetzeko moduan.
  • Jasotako mezu guztien HTML garbiketa segurtasuna hobetzeko.
  • [ENG] Aldaketa guztien zerrenda: https://github.com/LemmyNet/lemmy/releases/tag/0.18.3