Orain arte erabiltzen genuen 0.17.4 bertsiotik 0.18.3 bertsio berrienera eguneratu dugu Lemmy.eus.
0.18.0 bertsioan aldaketa handiak egin zituzten garatzaileek. Horien artean:
- Websocket-en ordez HTTP APIa erabiltzen du orain Lemmyk. Horrela zerbitzariari lan gutxiago ematen dio.
- Bi faktoreko autentifikazioa.
- Emoji pertsonalizatuak gehitu ditzakete administratzaileek.
- Web aplikazio progresibo bihurtu dute, hau da, euskarria ematen duten nabigatzaileetan instalatu daiteke.
- Errore-mezu txukunagoak.
- Itxura garbiagoa Bootstrap 5 erabiliz.
- Datu-basean optimizazioak.
- [ENG] Aldaketa guztien zerrenda: https://github.com/LemmyNet/lemmy/releases/tag/0.18.0
0.18.1 bertsioaren aldaketa nagusiak:
- Datu-basearen errendimenduan hobekuntza nabariak.
- Cross-site scripting (XSS) segurtasun ahulgune bat zuzendu.
- [ENG] Aldaketa guztien zerrenda: https://github.com/LemmyNet/lemmy/releases/tag/0.18.1
0.18.2 bertsioa segurtasun eguneraketa bat izan zen:
- Beste Cross-site scripting (XSS) segurtasun ahulgune bat zuzendu. Emoji pertsonalizatuen kodearen errore bat erabiliz administratzaileen saio hasierako tokenak eskuratu zitzaketen erasotzaileek.
- XSS motako ahulguneak eragozteko asmoz Content Security Policy-an lineako JavaScript kodea debekatu da.
0.18.3 bertsioaren aldaketa nagusiak:
- Datu-baseko kontsulten optimizazio handiak, zerbitzariaren PUZaren erabilera nabarmen txikiagotzen dutenak.
- Datu-basearen tamaina %80an txikiagotzen duten aldaketak federazioaren aktibitatea gordetzeko moduan.
- Jasotako mezu guztien HTML garbiketa segurtasuna hobetzeko.
- [ENG] Aldaketa guztien zerrenda: https://github.com/LemmyNet/lemmy/releases/tag/0.18.3
You must log in or register to comment.