Federazioa

Ez dut ulertzen. Suposatzen da lemmy federatua dela ezta? Eta suposatzen da beste instantzia batzuetako jendea edo komunitateak jarraitu ditzakegula edo beste komunitate batzuetan bidalketak egin? Ingelesez dauden bidalketa batzuk ikusten ditut baina ez dakit nola egin duten hemen agertzeko.

@Porru
mod
admin
link
110M

Federatzean, bidalketak hiru multzotan sailkatu daitezke:

  1. Harpidetuta (berdin du zein instantzia)
  2. Lokala (zure instantziako guztiak)
  3. Guztiak (federatutakoen artean guztiak)

Azken atal hortan beste instantzietako bidalketak ere agertuko zaizkizu, ingelesez esate baterako.
Bidalketak iteko ordea, badirudi ezin dala beste instantziako edozein komunitatetan in, baño bai batzutan. Pentsatzet komunitateko ezarpenetan erabaki daitekela hau.

@mikelgs
mod
admin
link
1
edit-2
10M

Kaixo, hemen ikus daitezke momentuz federatutako instantziak https://lemmy.eus/instances guztiok ikasten ari gara… ideia ona iruditzen zait hemen zalantzak galdetzea federazioari buruz. Ea gehiago ulertzen goazen 😄👌

Lemmy.eus laguntza
!lemmyeus_laguntza

    Hemen Lemmy.eus webgunearekin (edo Lemmy softwarearekin) zerikusia duten galderak eta proposamenak egin ditzakezu. Baita non galdetu ez dakizkizunak ere.

    Zure zalantza argitaratu aurrekin, eskertuko genizuke ohiko galderei begirada bat botatzea eta komunitate honetan dagoeneko hitz egin direnei. Eskerrik asko eta ongi etorri! :slightly smiling face:

    • 0 user online
    • 1 user / day
    • 2 user / week
    • 1 user / month
    • 1 user / 6 month
    • 18 subscriber
    • 7 Post
    • 19 Comment
    • Modlog