Ez dut ulertzen. Suposatzen da lemmy federatua dela ezta? Eta suposatzen da beste instantzia batzuetako jendea edo komunitateak jarraitu ditzakegula edo beste komunitate batzuetan bidalketak egin? Ingelesez dauden bidalketa batzuk ikusten ditut baina ez dakit nola egin duten hemen agertzeko.

  • @PorruMA
    link
    13 years ago

    Federatzean, bidalketak hiru multzotan sailkatu daitezke:

    1. Harpidetuta (berdin du zein instantzia)
    2. Lokala (zure instantziako guztiak)
    3. Guztiak (federatutakoen artean guztiak)

    Azken atal hortan beste instantzietako bidalketak ere agertuko zaizkizu, ingelesez esate baterako.
    Bidalketak iteko ordea, badirudi ezin dala beste instantziako edozein komunitatetan in, baño bai batzutan. Pentsatzet komunitateko ezarpenetan erabaki daitekela hau.

  • @mikelgsMA
    link
    1
    edit-2
    3 years ago

    Kaixo, hemen ikus daitezke momentuz federatutako instantziak https://lemmy.eus/instances guztiok ikasten ari gara… ideia ona iruditzen zait hemen zalantzak galdetzea federazioari buruz. Ea gehiago ulertzen goazen 😄👌