- 9 Posts
- 2 Comments
Joined 2 years ago
Cake day: March 16th, 2024
You are not logged in. If you use a Fediverse account that is able to follow users, you can follow this user.
Eskerrik asko… ;-) Ez nuen ezagutzen. Bai… orohar iruditzen zait zebra irudi positiboa dela beti.
deleted by creator


Puntu itsua ikusmenaren eremuan gertatzen den fenomeno bat da. Izan ere, bada erretinako eremu txiki bat non ez dugun irudirik hautematen. Bi begiekin ikustean, begi bateko puntu itsua beste begiak estaltzen du. Hala ere, begi bat itxita eta puntu zehatz batean begirada finkatuz, ikus-eremuan objektu bat bat-batean desagertzen dela ikus daiteke.
Testuinguru figuratiboan, “puntu itsua” norberak ikusten ez dituen akatsak, mugak edo errealitatearen zatiak direla adierazteko ere erabiltzen da.
Han-hemen euskalgintzaren parte bat kritikatu duen ahotsik entzun dugu. Batzuk gertu-gertukoak, beste batzuk urrunagokoak. Kritika batzuek, oso eztabaidagarriak izan arren, aukera ematen dute gure puntu itsuak antzemateko. Ados egon zaitezke ala ez… inkluso liteekena da unean bertan haiekin haserretzea… baina badute kutsu konstruktiboa. Beste batzuk ez.
Duela gutxi kataluniako UGT sindikatuko ordezkari baten hitzartzea entzun dut (Jornades sobre l’estat de la llengua a la catalanofonia). Haren ustez, lan munduari eta lanari buruz ari garelarik, interes kontrajarriak dauden neurrian, logikoa eta bidezkoa dela gatazka-puntu bat sortzea. Hizkuntza-eskubideak eta lan-eskubideak ez kontrajartzea da, bere ustez, gatazka hori gainditzeko bidea. Hizkuntza-eskubideak lan-eskubideen parte ere badirela ulertzea: lanean euskara ikasteko eskubidea aitortzea. Ez zait gaizki iruditzen.
Euskara Denontzat taldeak ere, hastapenean, antzeko mezu bat azpimarratzen zuen. Esango nuke sare sozialetan oraindik ere mezua dezente modulatzen dutela, baina haien hitzaldi bat entzutea aski da beren benetako fobia guztiak agerian uzteko. Agian beren eledunen estiloak badu horretan zerikusirik. Bitxia da. Beren diskurtsoetan argudio ondo landuak eta deskalifikazio burdoak nahas-mahas ageri dira. Minutu gutxitan… ikastetxeetako irakasle “fundamentalistak” kritikatuko dituzte; PNVk derrigortasun-indizeak udal bakoitzak erabakitzeko proposamena ironizatuko dute, bertako indizearen egokitasunaz erabaki behar duen Salomon ahalguztidun baten irudia erabiliz; edo proposamen bunkerra deituko diote EHBildukoari, beren gotorlekua defendatzen duen kasta bat dagoela iradokitzeko.
HIzkuntza-eskakizuen inguruko aferaren inguruan, bost kategoriatan sailkatu nahi dute gizartea:
Eta jakina… horren guztiaren gainetik, EURAK.
Eta… hori guztia entzun ondoren, benetan inork pentsa dezake debate eta kritika medianamente konstruktiboa zabaltzeko asmo zintzoa dutenik? Enpin!