Hau da, posible al da egun batzuen burura argitaratu nahi diren tutak egitea? #Pleroma-n egin daiteke, eta mastodonen ez dut aurkitu modurik… norbaitek ideiarik bai? Mila esker!
Aupa, Izaro!
Bai, egin daiteke, baina nik dakidala bakarrik Tusky erabiltzen baduzu. Nik horrela programatu izan ditut noizbait. Web interfazetik uste dut ezin dela egin.
Tuskyn badago aukera bai. Tut bat idaztean noiz argitaratu nahi den ezarri daiteke erloju itxurako botoia erabiliz.
baina suposatzen dut mugikorra konektatu duzula izan beharra?
Kaixo!! Mila esker denoi erantzunengatik! Bai galdera gehiago zen Tusky edo mugikorra erabili gabe egiteko, beraz probatuko du Txopik esandako schedulerra. Eskerrik asko denoi berriro ere!
Ados, ulertuta. Androideko aplikazioen informazioa osatze aldera, aurrerago beste norbaitek galdetzen badu ere, Fedilab erabiliz ere egin daiteke: https://mastodon.jalgi.eus/@agaraialde/107221100000127784 https://mastodon.jalgi.eus/@agaraialde/107221104141458322
Mastodonen duela asko tresna bat estekatu nuen baina ez dut gogoan zein. Ia ziur nago hau zela: https://www.scheduler.mastodon.tools/