Amaman madalenak
Amama Margariren errezeta da hau
30-40 madalena
Osagaiak
katilu bete = 200ml (ohiko edalontzi bete bat)
- Liho salda (2 goilarakada liho-hazi ta 6 goilarakada ur; 20 minutu beratzen)
- 2 katilu t’erdi azukre
- 2 katilu esne begetal
- Katilu t’erdi olio
- 4 katilu irin
- 2 goilaratxokada legami kimiko
Prozedura
Nahasketa
- Edukiontzi haundi batian jarri liho-salda
- Gehitu azukrea eta ondo nahastu
- Gehitu esnea eta nahastu disolbatu arte
- Gehitu olioa eta ganoraz nahastu
- Gehitu hirina eta legamia bahetuta (tamizatuta) eta nahastu pikorrik ez egon arte
Laberatu
- Labea 200°C-tara berotzen jarri, ahal izanez gero haizegailua ta behetiko plakarekin
- Nahasketa moldeetan jarri
- Labea tenperaturara ailegatzean, madalenak bertan sartu
- Madalenak prest eongo dia trikotatzeko orratza ziztatu ta orratza erabat garbi ateatzean (20-25 bat minutu)
Onein!
Egin dugu!
Igandea denez etxean genuenarekin moldatu gara: behi esnea, begetala beharrean; azukrea panela, eta bi katilu bakarrik; txokolate pipitak ere gehitu ditugu.
Ontzi txikiak 20-25 minututan prest zeuden. Erabili behar izan dugun ontzi handiak (atera sartu pare batekin mareatu dugu…) ia 40 minutu eman ditu labean azkenean.
Egia esan harritu egin gara zeinen azkar prestatzen den. Gosaldu aurretik lihoa uretan jarri dugu. Gosaldu ondoren osagaiak elkartu eta labean sartuta uzteko 25 minutu bakarrik behar izan dugu.
Eskerrik asko! Igande goizerako plan gomendagarria!
<3 !!
Ze itxura goxua! Asko pozteit errezeta zabaltzea ta gustoko izatea :)Txokolate-pipitena ideia bikaina
Errezeta landua alajaina. Eskerrik asko!
Eta goxua! Lehengoan arrautza ordez, janari gozoetako, liho salda hoi oso aproposa dala jakin genun etxian ta amaman errezeta hartu ta moldatu genun, bikaina!
Eta 20 minutu beratzen utzi, eta loditutako ura erabiltzen da, haziak kenduta? Ondo dago jakitea!
Nik haziak ere erabilita in det beti :)
Haziak ez dia batere desatseginak ahoan; gañea kakarazleak dia jijijiBeste aukera bat hasieratik haziak txikitu ta hauts bihurtzea da, gero ura gehitu ta hazirik ez aurkitzeko salda hortan.