Buruntzaldeko hitanoan “joan” esanahiakin “nien/k” aditza erabiltze da ta ezagutu nunetik harritu in nindun bere jatorriak, ez dalako “joan” aditzan erroa. Norbaitek ba al daki ze aditz dan, jatorriz ze esanahi zekan ta nundik datorren?

  • TxopiA
    link
    fedilink
    arrow-up
    1
    ·
    3 years ago

    Nik ez dakit zein den bere jatorria. Zuk bai? Bada esaguzu txo!

    Nire ezjakintasunetik asmatu behar izango banu, pentsatuko nuke agian “nihoan/k”-en laburdura izan litekeela.

    • PorruOPA
      link
      fedilink
      arrow-up
      1
      ·
      3 years ago

      Nik ez dakit eztare!!
      Kontua da “nijoan/k” ere erabiltze dala

      • Kilkerra
        link
        fedilink
        arrow-up
        1
        ·
        edit-2
        3 years ago

        Gerta daiteke hango eta hemengo eraginak nahastea… Beterrin “hemen ne(g)on/k” erabiltzen den toki batzuetan “hemen nitxen/k” ere entzuten da. Nolanahi ere “nien/k” hori JOAN aditzarena dela erranen nuke nik neuk ere. Toki batzuetan “joan” ordez “juEn” erraten dute, baita gipuzkoan ere. Agian hortik doa kontua…

        • aldatsaA
          link
          fedilink
          arrow-up
          3
          ·
          edit-2
          3 years ago

          Begira PDF honetan zer aurkitu dudan: “NOR-en ahalezko oraina eta JOAN, IBILI eta EGON aditzen alokutiboak (Nafarroan)

          19. orrialdean JOAN aditzaren aldaerak zerrendatzen ditu. Nioan/k-etik nien/k-erako aldaketa azaltzeko ez naiz gauza, baina Nafarroako aldaerak ikusita, nioan/k-etik datorren beste bat gehiago dela dirudi, ezta? Hernani/Ereñozurekin mugakidea den Aranon oso antzekoa den nian/k da adibidez.

          Tokakoak bakarrik daude zerrendan. Ematen duten azalpena: “Emakumezko adizkiak ez ditugu jartzen zeren berauek lortzeko aski bait da «k»ren ordez «en» jartzea; aldaerak sortzen direnean jartzen ditugu soilki”.

          1. niyuek: Urdiain, Arbizu, Lizarraga, Lakuntza.
          2. niyuk: Etxarri.
          3. noyek: Arruazua, Uharte, Labaien, Zubieta.
          4. niek: Irañeta, Etxarri (Larraun), Gorriti, Huizi, Lezaeta, Uztegi, Betelu, Azkarate, Areso, Erasun, Saldias, Almandoz, Arraioz, Beramendi, Eraso.
          5. niik: Oderitz, Arruitz, Barabiar, Beruete, Igoa.
          6. nik: Leitza, Goldaraz.
          7. neak: Ezkurra.
          8. nek: Goizueta.
          9. niak: Arano.
          10. noayek: Urroz, Donamaria, Doneztebe, Arraras, Jaunsaras, Garzaron, Etxaleku, Ilarregi, Auza, Lanz.
          11. nuyek: Oitz, Legasa.
          12. nayek: Mugaire, Muskiz, Oskoz, Elso, Urrizola, Arizu, Erripa, Latasa, Gaskue, Beorburu.
          13. niyak: Bera.
          14. niyek: Lesaka, Igantzi, Arantza, Sunbila.
          15. niayek: Aniz.
          16. niok: Errazu.
          17. nioak: Zugarramurdi.
          18. niaek: Eugi, Usetxi, Linzoain, Mezkiriz.
          19. ñaek: Garralda, Aria.
          • PorruOPA
            link
            fedilink
            arrow-up
            1
            ·
            3 years ago

            Bikaina Aldatsa, milesker! Itxura osoa du